XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETZELA MOTA: Harrespila ZB.: 144 SIGLA: OM-Etz.

UDAL.: Elduain-Hernani MAPA-ZB.: 64-4.144 KOKAPENA Onyi-Mandoegiko megalitotegia. Elduain-Hernani.

Etzela-lepoan, Leuneta mendiaren mendebaldeko sahietsaldean, bere ur-lerro banatzailean eta hegoaldeko isurialdean.

Tokia pista batzuz eta subitarte batez zeharkaturik dago.

Unameneko harrespil multzoa 500 m. IErantz kokatzen da.

Etzela W- harrespila 365 m. Mendebalderantz dago.

Etzelako Arritxuriak harrespil-multzoa 300 m. HErantz dago.

Orria 64 (Donostia): Long. Lat. Alt. 780 m.

Orria 64-63 (Hernani): X. 587.520 Y. 4.780.790 Z. 778.

DESKRIBAPENA Gutxi gora-behera 17.000 m2ko hedadura duen 16 harrespildun multzoa, 5 talde ezberdinez osatua: 1-5, 6-8, 9-11, 12-14 eta 15-16.

Bertako kuartzitak eta arbela.

1.- Harrespil tumularra. 7 m. diametrokoa.

Lekuko ugarik osatzen dute, eta euren artean azpimarragarriak direlarik 0,20 m.ko altuerako 7.

2.- Harrespil tumularra. 9 m. diametrokoa.

Lekuko ugarik osatzen dute eta hauen artean 0,30 m.ko batezbesteko altuerako 20 dira azpimarragarriak.

3.- Harrespila. 5 m. diametrokoa.

Sasiz estalirik dauden lekuko ugarik osatzen dute.

4.- Harrespil tumularra. 9 m. diametrokoa.

Sasiz estalirik dauden lekuko ugarik osatzen dute.

Subitarte batek bere iparraldeko arkua du moztua.

5.- Harrespila. 6 m. diametrokoa.

Lurrean ia azaleratzen ez diren lekuko ugariz osatua, 0,30 m.ko altuerako bi azpimarragarriak direlarik.

6.- Harrespila. Ustezko diametroa 5 m.koa da.

Pista eta subitarte batek moztua.

Agerian lau lekuko daude, 0,60 m.ko altuerako bat nabarmentzen delarik.

7.- Harrespila. Ustezko diametroa 5 m.takoa da.

Pista eta subitarte batek moztua.

Agerian 8 lekuko daude, 0,50 m.ko altuerako 1 azpimarragarriak delarik.

8.- Harrespila. Ustezko diametroa 5 m.takoa da.

Agerian 8 lekuko daude, 0,25 m.ko altuerako 1 nabarmentzen delarik.

9.- Harrespil tumularra. Diametroa 3,60 m.takoa da.

Landaretzaz estalia.

15 lekuko ditu agerian, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.

10.- Harrespil tumularra.

Diametroa 4 m. takoa da.

Landaretzaz estalia.

13 lekuko, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak, ditu agerian.

11.- Harrespil tumularra. Diametroa, I-H 4,80 m.takoa da eta E-M 5ekoa.

Agerian 22 lekuko ditu, 0,20 eta 0,10 m. tarteko altuerakoak.

12.- Harrespil tumularra. Diametroa 9 m.koa.

Agerian 35 lekuko ditu, 0,90 eta 0,20 m. tarteko altuerako 17 nabarmentzen direlarik.

13.erakin sekantea da bere HEko arkuan.

13.- Harrespil tumularra. Diametroa 10,70 m.koa da.

36 lekuko ditu agerian, 1,20 eta 0,20 m. tarteko altuerako 16 nabarmentzen direlarik.

12.erakin sekantea da bere IMko arkuan.

14.- Harrespila. Diametroa 6 m.koa da.

Agerian 4 lekuko ditu, 0`20 m. altuerako bi nabarmentzen direlarik.

15.- Harrespila. Diametroa 5 m.koa da.

Agerian 7 lekuko ditu, HEko arkuko 3, 0,60 eta 0,15 m. tarteko altuerakoak, nabarmentzen direlarik.

16.- Harrespila. Diametroa 5 m.koa da.

Bere IMko arkuan 3 lekuko ditu agerian, 0,30 eta 0,20 m. tarteko altuerakoak.

Egitura hauen tartean harkosko ugari daude, agian monumentu ezberdinei dagozkienak, baina endekatuak.

HISTORIA J. M. BARANDIARANek, 1923an, 1, 2, 3, 4, 12 eta 13a aurkitu zituen.

Gainontzekoak I. GAZTELU, L. MILLAN eta J. J. OTXOAk aurkitu zituzten, 1989 eta 1990 tartean.

SEKUENTZIA KULTURALA Burdin-aroa.